KIROLAREN HASTAPENA
Senide agurgarriak:
MIMETIZ Gurasoen Elkartetik ATHLETIC KLUBArekinlaguntzaz txikientzako ekintza berri bat eskeini nahi dizuegu. Kirolzehatz bakoitzarentzako konpetentzien hobekuntzarako bideratutaizan arren, joku eta ekintza sorta baten bidez gaur egungobizimoduak dakarren mugimendu eza betetzeko helburu nagusiadugu. Koordinazioa, norabidea oreka eta beste jokabide motorrakgaratuko dira.
Athletic-ek kirol ekintzeetan umeen mugimendu ezaren berri emandigu. Edozein kiroletan aritu baino aurretik umeen lehenhartuemanen planteamendua isladatu digute. Horrela lan zehatzbaten aurretik umeen norberaren potentzialak, lanerako jarrerabaikorra eta portaera motorra bermatuko dugu. Horretarakojokuetan oinarritutako entrenamendu eredu bat landu dute,hasierako etapeetan motrizitatea hobetzeko asmoarekin.
Adin hauetan oso garrantzitsua da garapen psikomotorra. Jokuhauen bidez umeen beraien artean elkarrekin eragiten, bakoitzarenoinarrizko trebetasun motorraz gain pentsamendu, emozio etasozializatzeko trebetasunak garatuko dituzte. Horrela kiroleetarakoohituren formakuntza eta bizi osasuntsua sortuko da.
Hasierako etapa honetan umeen nerbio-sistema garatzen ari da etajoku mota hauetan aritzean gure seme-alabeei mugimendua,adierazpena eta sormena lantzen lagunduko diegu. Hau osolagungarria izango zaie kirola praktikatzeko garaian. Kirolari batekmugitze-jarduera oso garatuta izanez gero edozein kirolapraktikatzeko zein bizitzarako ikasteko gaitasun handiagoa izangodu.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetan ikaslek hainbat etapakgainditu behar ditu eduki ezberdinak garatzen (fisikoak, teknikoak,taktikoak edota psikologikoak) ezaugarri biologikoetara zeinpsikologikoetara egokitzen. Horrela era pedagogikoan zeinarrazoizkoan aurrera joko dute, askotan umeengandik eskatzen den eta beraien contra bueltatzen den aurre-espezializazio bat saihestuz.
Ariketa mota hauek ez dira batere exkluienteak baizik eta justukontrakoa: ume guztiek hartzen dute parte eta ez da inongodiskriminaziorik existitzen, ez fisikoa ez beste eratakorikoa.
Adituen ustez kirolaren hastapena 4 urte inguruan hastekogomendatzen da. Une horretan oinarrizko trebetasun fisikoakhartuko dira 10 urteekin kirol espezialitatean hasteko zeren eta adinhorretan txapelketeetan parte hartzen hasten da. Horregatikpentsatu dugu 2003-2009. urte bitartean jaio diren umeei (hauekbarne).
Euskeraren erabilera bermatzeko asmoz ekintza hau euskerahutsean eskainiko dugu.
KIROLAREN HASTAPENA deitzen diogun ekintza berri hausakonki ezagutzeko, ordutegiak ezagutarazteko, edozein zalantzaargitzeko eta zeuen seme-alaben izen-ematea egiteko ere bilera batantolatu dugu Irailaren 23an arratsaldeko 16:45etan ikastetxekobilera gelan, Guraso Elkartearen gelaren ondoan. Bilera horretanJanire Gonzalez-ek (Kirola eta Gorputz Hezkunzak Lizentziatuta)hartuko du parte. Bera izango da ekintza berri honen arduraduna.
Zallan, 2013ko Irailaren 17an
No hay comentarios:
Publicar un comentario