martes, 12 de marzo de 2013




KIROLTASUNA JOKOAREN ZATI BAT DA!

Kiroleko indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak helburu bera partekatzen dugu: kirola izan dadila gure gazteen prestakuntza integralaren zati bat, eta kirolaren praktika oinarritu dadila balio positiboetan, errespetuzko jarreran eta portaera egokietan.
Eskura ditugun datuek erakusten digute, zoritxarrez, ahaleginak egin behar ditugula kirol-lehiaketetan –baita eskolakoetan ere– gertatzen diren indarkeria ekintzak geldiarazteko.
Eskoletako horiek direla eta, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak berriki kaleratu duen Kirola egiteko ohitura eta jokabide bortitzak kirol lehiaketetan izeneko ikerketan, inkestatutako pertsonek honako konponbide hauek planteatzen dituzte eskola-kirolean dagoen biolentzia saihesteko: balioetan oinarritutako hezkuntza (%30), kirolarien guraso eta senideentzako kontzientziako ekimenak (%30), kirolarientzako hezkuntza ekimenak (%13) eta zigor handiagoak ipintzea ekintza bortitzentzat (%11).
EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek landu duten ekintza honekin batera zuen esku jartzen dugun materiala, gure ustez, modu pedagogikoan erabil daiteke, eskola-kirolaren ikuspegi fresko
bat islatzen baitute.
Espero dugu baliagarria izatea eta, edonola ere, prest gaude beti beste ekintza batzuen proposamenak jasotzeko.

Patxi Mutiloa Aldazabal
KIROLETAKO ZUZENDARIA 



¡LA DEPORTIVIDAD ES PARTE DEL JUEGO!

El Comité Vasco contra la violencia en el deporte y la Dirección de Deportes del Gobierno Vasco compartimos un mismo objetivo: que el deporte sea parte de la formación integral de nuestros jóvenes y su práctica esté sustentada en valores positivos, y en los que prime el respeto y las buenas formas.
Desgraciadamente los datos que disponemos nos indican que tenemos la necesidad de hacer esfuerzos para atajar los actos de violencia que se producen en las competiciones deportivas, incluidas las escolares.
En relación a estas últimas, el estudio sobre Práctica de deporte y comportamientos violentos en competiciones deportivas que ha realizado recientemente el Gabinete de Prospección Sociológica del Gobierno Vasco señala que las personas encuestadas plantean como posibles soluciones a la violencia en el deporte escolar: la educación en valores (30%), los programas
de concienciación de padres y madres (30%), los programas específicos para los propios deportistas (13%) e incluso aumentar las sanciones para este tipo
de comportamientos (11%).
Hemos diseñado esta acción en la que ponemos a vuestra disposición un material, que entendemos puede ser usado pedagógicamente, realizado por alumnos y alumnas de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de la UPV-EHU que refleja una visión fresca del deporte
escolar.
Esperamos que os sirva, y en cualquier caso quedamos abiertos a recibir todo tipo de sugerencias de nuevas acciones.

Patxi Mutiloa Aldazabal
DIRECTOR DE DEPORTES 



No hay comentarios:

Publicar un comentario